Gauzak ondo egiten direnean, denon onarpena lortzen da : Nafarroa Bizirik

Ir abajo

Gauzak ondo egiten direnean, denon onarpena lortzen da : Nafarroa Bizirik

Mezua  MKMHAKO el Sáb Mar 31, 2012 7:45 am


1512-2012 Nafarroa Bizirik taldeak alderdi politikoen babesa jaso du: EAJ, Eusko Alkartasuna, Ezker Abertzalea, Aralar, Bildu, EKA eta Geroa Baiko ordezkariak
4 Abe 2011 Hemeroteka, Nabarmena
1512-2012.com/


EA, EAJ, Bildu, Ezker Abertzalea, EKA (Alderdi karlista), Aralar eta Geroa Baiko ordezkariek ekimena babesten dute.Argazkia: BERRIA egunkaria
1512-2012 Nafarroa Bizirik taldeak alderdi abertzaleen babesa jaso du
«Oso pozik gaude bildutako fruituekin». Hiru urte dira 1512-2012 Nafarroa Bizirik herri taldea «historia eta memoria berreskuratzeko asmoz» lanean hasi zela 2012ari begira, Nafarroako konkistaren bosgarren mendeurranari begira. Hiru urtez, makina bat atxikipen eta hitzaldi egin ostean, atzo eragile politikoen babesa jaso zuen, eta argazki horretan izan ziren EAJ, ezker abertzalea, Aralar, EA, Bildu eta Geroa Baiko ordezkariak. Patxi Abasolo Nafarroa Bizirik taldeko eledunak, gainera, dei egin zien beste eragile politikoei bidelagun izan daitezen.
Abasolorekin batera, prentsaurrekoan izan ziren, besteak beste, ezker abertzaleko Txelui Moreno, EAko Maiorga Ramirez, EAJko Maria Solana eta Bilduko Bakartxo Ruiz.
Patxi Abasolok gogora ekarri du gaur, Nafarroaren Egunean, Orreaga fundazioak Iruñean egingo duen ekitaldia, eta harekin bat egitera dei egin du. Goizeko 11:30ean hasiko da kalejira, Udal Plazatik, eta 13:00etan ekitaldia egingo dute Burgoen plazan. Gainera, hurrengo urtean, konkistaren mendeurrenaren harira, 1512-2012 Nafarroa Bizirik taldeak antolatuko dituen ekitaldien alde agertzeko dei egin die «Nafarroa maite duten guztiei». Ekainaren 16an egingo da ekitaldi nagusia. Abasoloren ustez, erakunde ofizialek hurrengo urtera begira egin nahi dituzten ospakizunetatik harago, bada bestelako Nafarroa bat, «askotarikoa eta koloretsua», bere historiaren atal ezkutuak azaleratu nahi dituena. Hiru urteotan 29 historialarik eta 79 udalek eman diote babesa Nafarroa Bizirik taldeak 2008an kaleratu zuen agiriari.

BERRIA Egunkarian argitaratutako artikuloa
AT

MKMHAKO
Gonbidatua


Gora itzuli Ir abajo

Gora itzuli


 
Permisos de este foro:
Foro honetan ezin duzu gairik erantzun